Bizikidetza
2017(e)ko urtarrilaren 28(a), larunbata
KiVa PROGRAMA MARTXAN DAGOENEKO!
Joan zen aste hasieran KiVa-ren inguruan gurasoei eskaini genien hitzaldiarekin amaiera eman genion KiVa-ren inguruan izan ditugun batzar informatiboei.
Aste honetan berriz, irrikaz ibili gara LHko ikasleekin lehen saioa gauzatzen, eskuliburua apainduz, KiVa ikastola garela barneratuz... Eta gaur, Ikastolen Elkartetik ekarritako KiVa pinak banatu ditugu.
KiVa ikastola gara; ikastola atsegina gara.
2017(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna
ONGI ETORRI KiVa
Jada eman diogu ongi etorria KiVa-ri gure artean. Ekitaldi xume baina eder batekin hasi dugu ilusioz beterik ibilbide berria.
Ekintzez beteriko egunak izan ditugu hauek eta gaurko ekitaldian besteak beste gure leloa eta KiVa abestia aurkeztu ditugu. Amaitzeko, leloarekin bat egiten dugula adierazteko gure bostekoa ere eman dugu. Izan ere, "Elkarri lagunduz dena da POSIBLE".
2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea
MOTORRAK BEROTZEN: KiVa Ikastola izateko bidean
Dagoeneko jaso dugu KiVa formakuntzako lehen saioa. "KiVa ikastola" izateko lehen urratsak ematen hasiak gara. Beraz, hasi gara MOTORRAK BEROTZEN!!
2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea
Bizikidetza
Taldetik urtarrilean egin genuen LOGO eta LELO lehiaketaren
irabazleak baditugu jadanik. Parte hartzea bikaina izan zen eta lan
guztien artean irabazleak hauek izan dira:
-
LOGOaren irabazleak: Nagore Asategi
Nagore Zengotitabengoa Aroa
De La Lama
Maddi Zubizarreta
“ Bizikidetza
erraztuz, goaz batera
Danok lagunduz, inoiz ez
atzera”
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)